2018/01/31

6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 19

UREZTATZEN, KONPOSTA ETA SAREA JARTZEN

Ostiralean gure eta gelakideen ortuariak ureztatu genituen. Beste kide batzuk gure ilarrei sarea jarri zioten, eta besteak, gure brokoliei eta azaloreei konposta jarri zioten, ongarritzeko.


6.C-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 26

EA21 GALDETEGIA BETETZEN ETA KONPOSTA ZER DEN IKASTEN

Ostiralean, baratzera ez ginen igo ZTIAM gelara joan ginen. Han galdetegi bat bete genuen, galdetegiren galdera bat hau zen: "Zein aparatu elektroniko zenituen?". Galdetegia 5.mailan ere pasatuko dute eta gero emaitzak esango dizkigute.

Hemen Konpostaren aurkezpena ikusten ari ginen.
Galdetegia bete eta gero Erizek konpostari buruz aurkezpen bat egin zigun. Konpostatzeko kuboan sartzeko erabiltzen diren 2 material motak ikusi genituen, material organiko marroia eta berdea. Lehenik behean kapa bat material marroia, gero berdea eta horrela kapa ezberdinak konpostera bete arte. 

6.A-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 24
GALDETEGIA BETETZEN ETA KONPOSTATZEARI BURUZ IKASTEN

Asteazkenean, galdetegi bat bete genuen ekonomia zirkularraren inguruan eta konposta nola egiten den ikasi genuen. Azkenik, konposta egiteko gure jantokiko hondakin organikoak nola bildu eta erabiliko ditugun azaldu zigun maisuak. 

2018/01/29

6.D-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 15

UREZTATZEN, SAREA ETA KONPOSTA JARTZEN

Astelehenean gure ortuariak ureztatu genituen, bitartean beste batzuk ilarrei sarea jartzen aritu ziren eta besteak konposta jartzen hasi ziren brokoli eta azaloreen inguruan, hauek ongarritzeko.

2018/01/23

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 9

UREZTATZEN, KONPOSTA BOTATZEN ETA ILARREI SAREA IPINTZEN

Asteartean, batzuk ilarrei sarea jartzen genien bitartean, beste batzuk ortuariak ureztatu zituzten, eta azkenengo taldetxo batek, brokoli eta azaloreetan gure ikastolako konposta ipini zuten, hauek bigarrenez ongarritzeko.


2018/01/18

6.C-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 12

LANDAREAK UREZTATZEN, KONPOSTA BOTATZEN ETA SAREA IPINTZEN
Ostiralean, konpost kubotik konposta atera genuen brokoli eta azaloreei jarri genien eta soberan geratu zitzaiguna konposta kuboan sartu genuen. Hori egin ondoren, gure landareak ureztatu genituen eta amaitzeko ilarrei sarea ipini genien, hasterakoan bertatik igo daitezen.




6-B-1 EGUNEROKOA

2018ko abenduaren 21an
ORTUARIAK LANDATZEN
Gaur barelikos arloan ortuariak landatu eta erein egin ditugu. Hainbat ortuari landatu ditugu, adibidez:
  • Uraza
  • Tipulina
  • Berakatza
  • Azalorea
  • ...
Asko gustatu zaigu denoi ortuariak landatzea eta erein egitea, hona argazki batzuk:






Egileak: Laura Castellanos eta Asier Bergara

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 12
ORTUARIAK EREIN ETA LANDATZEN
Saio honetan aurreko saioetan ezagutu genituen ortuariak erein eta beste batzuk landatu ditugu:
  • Azalorea
  • Babak 
  • Letxuga/uraza
  • Azenarioa
  • Brokolia
  • Berakatza
  • Tipulina
  • Ilarrak

2018/01/17

6.C-1 EGUNEROKOA

  2017ko abenduak 15

ORTUARIAK LANDATU ETA EREITEN

Gaur barelikos orduan ortuariak landatu eta erein ditugu.

Erizek ortuari bakoitza nola landatu behar den azaldu digu eta gero guk ortuariak landatu ditugu. Pertsona bakoitza uraza bat landatu du eta gero beste ortuariak landatu ditugu.

Ortuari hauek landatu eta erein ditugu:
  • Berakatzak
  • Urazak
  • Brokoliak
  • Babak
  • Ilarrak
  • Tipulina
  • Azaloreak
  • Azenarioak

 
Tipulinak
Baben landaketa-markoa neurtzen
Berakatzak zuritzen
 
Hau brokolia da

Berakatza ereinda
 
Honela landatzen dira urazak

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 18
ORTUARIAK UREZTATZEN
Gaur, partzela guztietan dauden ortuariak ureztatu ditugu, lurrari hezetasuna emonez.

 Zerbak ureztatzen.
Brokoliak ureztatzen.
Ureztontzia betetzen.

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko abenduak 14

ORTUARIAK LANDATZEN

Gaur barelikos arloan, ortuariak landatu eta erein ditugu. Guk ortuari asko erein ditugu adibidez: uraza, babak, azenarioa, brokolia...

Gure ortuariak 
Ortuariak landatzen

Ortuariak landatzen
Ilar hazitxoa

2018/01/12

6.A-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 10

LANDAREAK UREZTATZEN ETA KONPOSTA BOTATZEN

Azteazkenean landareak ureztatzen egon ginen eta Brokoli zein azaloreei konposta bota genien. Konposta konposteretatik hartu genuen eta gero, sobratzen zen konposta berriro ere konpostaren kutxan sartzen genuen. Erabili genituen tresnak eskularruak, pala, kuboak, aitzurra eta ureztontziak izan ziren.



2018/01/11

6.D-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilaren 8a
UREZTATZEN ETA KONPOSTA BOTATZEN

Astelehenean landareak ureztatu genituen eta landare batzuei konposta bota genien. Erabili genituen tresnak, pala, aitzurra, kuboak eta ureztontzia izan ziren. Konpostaren kuboetatik hartu genuen konposta.