2018/05/29

6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 29
ENTSALADA EGITEN
OSAGAIAK:
  • Azenarioa 
  • Patata 
  • Errefautzoa
  • Tomatea
  • Azeitunak
  • Hegaluzea
  • Gatza 
  • Olioa
  • Ozpina
PROZEDURA:
  1. Barazkiak zatitu, eta urarekin ondo garbitu.
  2. Ondoren osagai guztiak bol batean txukun jarri.
  3. Azkenean aliñatu egin genuen eta oskailura sartu genuen.
Lehenengo baratzera joan ginen ortuari batzuk hartzera entsalada egiteko



Ondoren eskola sukaldera joan ginen eta osagai guztiak zatitu eta garbitu genituen.
Gero barazki zatiak bol batean jarri genituen txukun-txukun.


2018/05/24

6C-2 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 11
BARATZEAN LANEAN
Beheko jatoki aurreko landare aromatikoak eta gure partzeletakoak ureztatu ditugu, gainera geratzen zitzaigun azalorea batu dugu zeren eta ustelduta zegoen.



Gure urazak batu etxera eraman ditugu eta baita belar txarrak kendu ere konpostatzera botaz.              

6.A-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 23
BAZKALTZEKO ENTSALADA GURE ORTUARIEKIN
Lehenik baratzera joan ginen eta osagai batzuk hartu genituen: uraza, azenarioa, errefautxoa eta kipulina. Baina sukaldean ere bagenituen tomatea, bonitoa, olibak, patata egosiak eta aurrautz egosiak.


Lehenik sukaldean barazki guztiak garbitu genituen. Ondoren, uraza, errefautxoa, azenarioa, kipula eta tomatea moztu eta bol batean txukun jarri genituen. Ostean, arrautzak eta patata egosi zirenean zuritu eta bol-era gehitu genituen. Azkenik, bonitoa eta olibak bota genituen bol-era eta listo. Entsaladak jantokian jaterako momentuan gatza, oliba olioa eta ozpinarekin alinatu genituen.


ON EGIN!!!!!!

2018/05/22

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 15
ROSA IKASTOLAKO ERIZAINAREN AURKEZPENA
Aztearte honetan, Osasun atala landu dugu, Rosa ikastolako erizainak ikastolako osasun gertakarien aurrean zer egiten den eta egoera larri batzuetan zer egin behar dugun azaldu digu. Gaur bi taldeak geratu gara gelan. Rosak ikastolako osasun gertakariak nola sailkatzen dituen (arinak, erdikoak, larriak...) eta kasu bakoitzean zer egiten duen azaldu digu. Asko ikasi dugu aurkezpen honetatik.

6.D-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 21

ENTSALADA PRESTATU
Ikastolan guk bazkaltzeko entsalada prestatu dugu gaur. Entsalada baratzeko gure ortuariekin eta erositako beste batzuekin egin dugu, horretarako lehenengio baratzera igo eta osagaiak batu ditugu. Eskola sukaldera joan gara eta taldeka entsalada osotu dugu, 4 talde izan dira. Entsalada prest utzi eta gero, baratzera berriro igo eta gure barazki batzuk batu ditugu etxera eramateko.  Bazkaltzerakoan taldeko pertsona bat sukaldera jaitzi zen eta entsaladak hartu ditu jantokira ekartzeko. 

 

 

 

2018/05/14

6.A-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 2
BROKOLI BAT BATU
Azteazkenean, aurrekotik guztiz hasi gabe geratzen zitzaigun brokolia batu genuen.



UREZTATU
Gero, beste talde guztien partzelak ureztatu genituen.



BABAK ETA ILARRAK BATU
Azkenik, gure babak eta ilarrak batu genituen, baina ez genituen guk hartu behar izan heldu ginenean multzo batean pilatuta zeudelako. A ze misterioa!



Egileak: Aixa Arregi Ferrero eta Matxalen Aspuru Iñarritu

6.B-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 3

PARTZELAK UREZTATU
Gaur 6.Bko ureztatzaileak, bi astero bezala, 6. mailako partzela guztiak ureztatu dituzte. 


    

















BABAK BATU ETA ETXERA ERAMAN
Ostean, 6.Bko 1. taldeko babak batu, zozketatu eta etxera eraman ditugu. 















ERROMEROA
Ureztatzaileak ez garenak, ikastolako sukaldearen atzeko aldera jaitsi gara Erizekin. Hango kontenedoreen aurreko "lorontzi" handietan gainerako lurra batu eta berria jarri dugu. Erromero eskejeei beheko aldeko hostotxoak kendu eta lurran landatu ditugu berriz ere. Azkenik "ERROMEROA" jartzen zuen karteltxoa erantsi diogu, zein landaren aromatiko mota den adierazteko. 


Egileak: NIKOLE ALVARO ETA MARIA ACASUSO

6.D-2 EGUNEROKOA

2018ko apirilak 16


PARTZELAK UREZTATU
Seigarren mailako partzela guztiak ureztatu ditugu. 



BREOKOLIAK ETXERA ERAMAN
Brokolia batu ditugu partzeletatik eta zozketa bat egin dugu etxera nork eramango dituen aukeratzeko.



BELAR TXARRAK KENDU
Brokoliak moztu bitartean beste kide batzuk gure hiru partzeletan dauden belar txarrak kendu eta konpostatzera eraman ditugu.



2018/05/08

6.C-2 EGUNEROKOA

2018ko apirilak 27
AZALOREAK ETA ZERBAK BATZEN

Gure baratzeko hiru azalore eta zerba batzuk batu genituen etxera eramateko,  gainera partzela guztiak ondo ureztatu eta belar txarrak kendu genituen.

Hondakinak konpostatzen
Salbia ureztatzen
Hemen zerbak batzen

Azaloreak jasotzen

6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko maiatzak 4
AZALOREAK ETA BABAK BATZEN
Pasadan ostiralean gure azaloreak eta babak batzen ikasi genuen. Bukaeran zozketa bat egin genuen eta irabazi zuenak ortuari bat etxera eraman zuen jateko.
Belar txarrak ere kendu egin genituen gure barazkiekin ez lehiatzeko eta ortuari guztiak ondo ureztatu genituen. 




2018/05/04

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko apirilak 26 
AZALOREAK ETA ZERBAK BATZEN
Pasadan ostegunean gure azaloreak eta zerbak batzen ikasi genuen.




Gainera beste ortuariak ureztatu eta belar txarrak kendu genituen.
Ikasle bakoitzak ortuari bat etxera eraman zuen, gehienak zerbak eta hiruk azalorea.

 

2018/05/03

6.E-2 EGUNEROKOA

2018ko apirilak 10

BROKOLIAK ETA ZERBAK BATZEN - PARTZELAK UREZTATZEN

Gure azkenengo saioan, ia kurtso hasieratik landatuta genituen eta zaintzen egon garen brokoliak batu genituen.
Gero, batzuk belar txarrak kentzen ari ziren bitartean, beste batzuk lur partzelak ureztatu zituzten. Saioa ia-ia bukatzean, Ane, Onintze eta hirurok zerbak batu genituen etxera eramateko.


Zerbak batzen
Brokolia batzen

6.A-2 EGUNEROKOA


2018 apirilak 25
ORTUARIAK UREZTATZEN
gaur lehenik taldeko ureztatzaileak 6A-1 eta 6.A-2 taldeko ortuariak ureztatzera geratu dira baratzean.


LANDARE AROMATIKOAK LANDATU SUKALDE AURREAN
Gero ureztatzaileak ez zirenak sukalde atzeko aldean dauden lorontzi handi batzuetan landare aromatikoak landatu eta ereitera joan gara, gero hauek sukaldariak erabili ditzaten: perrexila, albahaka, menta, tomilloa...

 
Azkenik horrela geratu da.