2019/10/31

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 24

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK                                                                                              
Gaur, guztiok gelan geratu gara osasuna edukia lantzeko.
Erizek osasunari buruz eta frutaren onuragarritasunei buruz hitz egin digu.
Gero, Erizek osasunari buruz bukatu duenean azaltzen, Rosak, ikastolako erizainak, laranja bat nola zuritzen den azaldu digu eta gainera guk lanranja  zuritu eta  jan dugu.

 

6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 22

OSASUNA EDUKIAREN HITZALDIA         

  •  Gaur barelikos Barelikos arloan Osasuna edukia landu dugu eta gelan geratu gara.
  • Aurkezpen bat egin digu Erizek osasunari buruz, adibidez, fruta egunean 3-4 pieza jan behar direla .
  • Rosak (Ikastolako erizaina) laranjak nola zuritzen diren erakutsi digu eta gero guk egin dugu eta jan.
  • Pasadan urtean ekintza berdina Heziketa Fisikoa egin genuen Rosak (Ikastolako erizainarekin) eta Heziketa Fisikoko maisuarekin.
    Hauek dira argazki batzuk:



2019/10/28

6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko urriak 14

LURRA PRESTATZEN
Ongarria bota diegu lur partzelei, aitzurrekin lurra goldatu eta ureztatu ditugu. Lurra landaketetarako prest utzi dugu.

 

2019/10/24

6.A-1 EGUNEROKOA

                        2019ko urriak 23

OSASUNA EDUKIAREN HITZALDIA

Gaur Barelikos arloan Osasuna edukia landu dugu eta gelan geratu gara. Aurkezpen bat egin digute eta ondoren laranjak zuritzen ikasi eta jan ditugu.

Pasadan urtean ekintza berdina Heziketa Fisikoa ikasgaian egin genuen, Rosa Elordui ikastolako erizaina eta Heziketa Fisikoko maisuarekin.




Laranja zuritzeko garaian, lehendabizi goitik moztu dugu zati bat, behetik baita ere. Gero indar asko egin gabe goitik bera marra batzuk moztu ditugu aiztoarekin. Ondoren marra horietatik azala kendu diogu. Askenik atzamar lodiak goitik sartu ditugu zatitan askatzeko eta laranja jan dugu. 

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 11

Gaur lurra lantzen hasi gara. Lur partzelak ureztatzen eta "belar txarrak" kentzen egon gara.

 

2019/10/18

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 10
Gaur baratzean lan egiten hasi gara.

Baratza nola funtzionatzen eta antolatuta dagoen ikasi dugu.
Lurra ureztatu dugu eta "belar txarrak" kendu ditugu konpostatzera botaz.


6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 15

GURE BIGARREN SAIOA


Gaur, gure bigarren saioa eduki dugu barelikosen. 
Gure lur partzelak ongarritu ditugu. Ostean, ongarrituta ez zeunden partzelei ura bota diegu (partzela bakoitzari hiru ureztontzi= 15 litro ur).  Eta azkenik, aitzurrekin lurra goldatu dugu dena ondo nahasteko.

Eta hau da gure taldeak egun honetan egin duena!!!

Partzelak ureztatzen
Aitzurrekin lurra goldatzen


Partzelak ongarritzen

2019/10/17

6.B-1 EGUNEROKOA

2019ko urriak 17

Gaur Barelikos arloan negutegiko lur partzelak ureztatu, ongarritu eta goldatu/oxigenatu ditugu. Argazki batzuk:
Hemen partzelak ureztatzen ari gara.

Hemen lurra goldatzen/oxigenatzen gaude.

Hemen, behi kaka konpostatu ondoren ongarri bihurtuta hartzen ari gara, gure partzeletan ortuariek elikagaiak izateko (arraroa da, kaka dute gustoko)   ; )

2019/10/15

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 9

BIGARREN SAIOA

Baratzera igo gara, botak banatu eta jantzi ondoren lan egiten hasi gara.

Hemen ureztontzian ura sartzen gaude.

  
Lur partzelak ureztatzen.



Hemen "belar txarrak" (guk landatu ez ditugunak) kentzen.



Honetan aitzurrarekin belarra kentzen eta kuboetara sartzen gero konpostatzeko.


6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko irailak 26

Gaur barelikosen baratzeko lehen eguna izan dugu.

Egun honetan Ztiam gelara joan gara eta Erisek gure banakako ardurak azaldu dizkigu, gero baratzera joan gara eta han gure botei izen abizenak, gela eta eskegitokiaren zenbakia ipini diegu eta beraien lekuan utzi ditugu.



2019/10/14

6.B-1 EGUNEROKOA

2019ko urriak 3


Egun honetan baratzeko lanekin hasi gara. Erizek zer eta nola egiten den erakutsi digu eta lanean hasi gara. Lehenik botak jarri, gero guk landatu ez ditugun landareak eta belarra kendu ditugu, lur partzela bakoitza ureztatu eta zuloak egin ditugu urez betetzeko.
Hau izan da gure egun horretako lana.

 

2019/10/09

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 2

BARATZEAN LANEAN




Gaur "belar txarrak" kendu ditugu. Gure ortuariekin lekua, janaria, eguzkia edo uragatik lehiatu ahal duten belarrak dira, guk jarri ez ditugunak eta berez hasten direnak. Batu eta konpostera bota ditugu gero ongarri moduan erabiltzeko.








Gainera, lurra ureztatu dugu eta zuloak ere egin ditugu. Zuloen barruan ura gehiago bota dugu. Modu honetan ura bertan geratzen da eta gure partzelak hobeto enpapatzen da.











Ura alperrik ez galtzeko helburuarekin, ureztontzia bakarrik erdiraino bete dugu, bestela asko pisatuko zuen eta ura bidetik jauzteko arriskua dagoelako.


6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko urriak 7
BARATZEKO LUR PRESTAKETAK
Gaur gure baratzeko lurra prestatzen hasi gara. "Belar txar" guztiak kendu ditugu eta aldi berean beste kide batzuek lurra ureztatu behar izan dute. 
Eta hona emen argazki batzuk:


6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 1

😃LEHENENGO SAIOA😃

Gaur, lehenengo saioa eman dugu barelikosen. Erizek bakoitzaren banakako ardura azaldu digu. Gero baratzera igo gara. Ostean, botei izena jarri diegu. Azkenik, botak bere lekuan jarri ditugu.

📷ARGAZKIAK📷
Botei izena jartzen
Botak eskegitzen






Eta hau izan da gure lehenengo saioa!


6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko irailak 23

Gaur gure barelikoseko bigarren saioa izan da eta gauza hauek egin ditugu:
  • Hiruhilabete hoentako gure ardura pertsonalak zeintzuk diren ikusi eta baratzera joan.
  • Botetan izena, zenbakia eta gela idatzi ditugu.
  • Botak eskegitokietan jarri ditugu.

6.C-1 EGUNEROKOA

2019ko irailak 27
LEHENENGO SAIOA

Gaur, ZTIAM gelara joan gara eta Erizek zeintzuk izango diren gure ardurak azaldu digu.


Geroago, baratzera igo gara eta botei bakoitzaren izen-abizenak jarri diegu. Azkenik, botak bakoitzaren eskegitokian jarri ditugu.

                                                       

2019/10/02

6.C-1 EGUNEROKOA

2019ko irailak 20
LEHENENGO EGUNA


Lehenengo egunean, 1. taldekoak baratzera joan gara eta bakoitzak bere boteei izena, abizena, gela eta eskegitoki zenbakia jarri diegu. Ondoren botak dagokien zenbakian eskegita utzi ditugu.