2019/11/25

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 22

ORTUARIAK LANDATZEN

Ostiralean baratzera igo ginen. Erizek aurreko saioan aukeratu genituen ortuariak ekarri zizkigun eta nola landatu edo erein egiten diren ikasi genuen, hauek izan ziren hoietariko batzuk: uraza, tipulina, berakatza, ilarra, babak, azenarioa, brokolia....

 



2019/11/18

6.E-1 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 12
BARATZEAN ZER LANDATU ERABAKITZEN
  •  Gelan Erizek ortuarien ezaugarrien inguruko azalpen batzuk eman dizkugu.
  • Ondoren ortuarien blogeko fitxak aztertzen egon gara taldeka.
  • Azkenik udazkenean zein ortuari landatuko ditugun erabaki dugu, hauen landatze garaia eta uzta biltzea kontutan izanik.
 

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 31
ONGARRITZEA

Gaur lurra lantzen egon gara eta lur partzelak ureztatu ditugu. Baina gauza berezi bat egin dugu, ongarria bota diegu partzela batzuei!!

6.C-1 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 25
FRUTAREN EGUNA
Ostiralean Rosa eta Eriz  6.C gelara etorri ziren laranja bat nola zuritzen den azaltzera.
Rosak aurkezpen bat erakutsi zigun frutaren onuragarritasunei buruzkoa.

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 08

ZER LANDATUKO DUGU?
  • Gaur Erizekin ZTIAM gelara joan gara eta bertan galdetegitxo bat egin dugu lehenengo, ikasturte hasieratik orainarte egindako lanei buruzkoa.
  • Gero hirunaka edo launaka jarri gara eta taldeka blogean, ortuarien fitxen ezaugarriak aztertu ditugu.
  • Fitxa horietan ortuari bakoitzaren landaketa garaian eta uzta biltzetan fijatu gara.
  • Hurrengo pausua izan da aukeratzea zein ortuari landatuko ditugun hurrengo saioan.


2019/11/06

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 25

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK
  • Ostiralean Rosa eta Eriz etorri ziren gelara.
  • Lehenik Erizek azaldu zigun aurkezpen baten bidez fruta batzuen ezaugarriak, zenbat pieza fruta jan behar ditugun egunean eta abar. 
  • Azkenik Rosak laranjak nola zuritu azaldu zigun eta gero guk zuritu eta jan genuen. 

     

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 23

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK ETA JASANGARRITASUNA



Gaur laranja bat nola zuritu behar dugun azaldu digute eta horretarako frutaren onuragarritasunei buruzko aurkezpen bat izan dugu. Argazki horretan laranjak zuritzen ari gara, ondoren jan genituen, oso gozo zeuden. 



Laranjak C bitamina asko dute. Egunean 3/4 pieza fruta jatea oso ona da eta ikastolara hamaiketako moduan ekartzen dugunean bildu gabe da aukerarik jasangarriena, horrela zaborrik ez sortzeko.