2019/12/17

6.A-1 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 11
LANDATUTAKO ORTUARIAK ZAINTZEN

Astezkenean lehenik eta behin gure ortuariak hasita zeudela ikusi genuen.

Lehenengo, aurreko saioan landatutako ortuariak ureztatu gentituen, gure partzeletakoak eta gure klasekideenak ere.
















Ondoren eta amaitzeko, gure landareen ingurutik zeuden "belar txarrak" kendu genituen, kontu handiz gure ortuariak ez kentzeko.

2019/12/16

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 4

GURE ORTUARIAK EREIN ETA LANDATZEN


Saio honetan Erizekin, ortuariak nola erein eta landatu ikasi eta guk jarri genituen.
Asko gustatu zitzaigun baben eta ilarren hazien kolore larrosa eta gorria jateko modukoa!
Nik berakatza, letxuga eta brokolia erein/landatu egitera lagundu nuen eta nire lagunak beste partzeletan laguntzen zuten.
Oso dibertigarria izan zen! Irrikitan nago ortuariak hasten ikusteko!


Hemen Alazne berakatzak ereiten.
Honetan Eneko ongarria botatzen.
Hemen Enaitz berakatzen tartea neurtzen.

2019/12/10

6.D-1 EGUNEROKOA

2019 abenduak 9

GURE ORTUARIAK ZAINTZEN

Gaur gure ortuariak nola hasten doazen ikusi dugu, dagoeneko erein genituen berakatz eta ilarren landaretxoak ere atera dira. Hauek nola zaindu behar ditugun ikasi dugu, nola ureztatu eta belar txarrak kendu behar diren.


Iker negutegiko tenperatura apuntatzen
Kontu handiz urazak ureztatzen

Lur partzela guztiak ureztatzen

 

2019/12/03

6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 19
GURE PARTZELETAN ORTUARIAK LANDATZEN

Barelikos arloko gaurko saioan gauza asko eginez ikasi ditugu:

  • Ortuariak nola landatu eta erein
  • Ortuari batzuei ongarria bota 
  • Ortuariak nola ureztatu
Lehenik eta behin, Erizek ortuari horiek nola landatu edo erein erakutsi digu eta guk bere pausuak jarraituz beste guztiak landatu edo erein ditugu.
Hemen dauzkazue gure partzeletan ditugun ortuariak: Azalorea, azenarioa, babak, ilarrak, brokolia, berakatza, tipulina eta uraza. Aurrerago beste batzuk gehituko ditugu.

 



6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 13


BARATZEAN ZER LANDATU ERABAKITZEN

  • Gaur lehenengoz, ZTIAM gelara joan gara eta han baratzaren galdetegi txiki bat bete dugu, orain arte egin ditugun lanei buruz.  





  • Ondoren zein ortuari eta zenbat landatuko ditugun erabaki dugu denok batera, Pentsamendu Trebetasun baten bidez, "Erabakiak Hartu" deitutakoa hain zuzen ere.

  • Eta azkenik ortuari bakoitzaren kokapen egokiena erabaki dugu, Erizekin.

2019/12/02

6.A-1 EGUNEROKOA


2019ko azaroak 20
ORTUARIAK LANADATZEN
Gaur ortuariak gure lur partzeletan landatzera joan gara baratzera, adibidez: azaloreak, azenarioak, berakatzak, urazak…landatu eta erein ditugu. Ondoren nola ureztatu behar diren ikasi dugu, kontu handirekin urazen hostoak busti gabe.