2014 maiatzaren 9a
Letxugak batu eta entsalada egin
Ostiralean gure ortuan urte osoa zaintzen daramatzagun letxugak batu genituen etxera eramateko.
Gero sukaldera jaitsi ginen entsalada bat egiteko. Entsalada egiteko pausu hauek jaraitu ditugu:
Hasteko letxugak eta tipulinak ortutik hartu genituen. Ondoren garbitzen jarri genituen, geroago arrautzak eta patatak egosi genituen 10/15 minutuz, beranduago letxugak, patatak, tomatea, tipulinak eta arrautza zatitu eta dena ontzi batean nahastatu genuen, azkenik alinatu eta jatorduan jan genuen.