2014/05/15

6.E-2 EGUNEROKOA

2014ko maiatzaren 13an
PENKA BETEAK ETA BARAZKI PUREA

Gaur penka beteak eta barazki purea egin dugu. Lehenengo baratzera joan gara osagaien bila.

PENKA BETEAK

Osagaiak:
Azelgak
Arrautzak
Irina
Gazta eta york urdaiazpikoa

Prozedura:
1.Azelgei beren parte zuria kendu eta hostoa gorde purea egiteko. Parte zuria garbitu.
2.Azelgen parte zuria egosi.
3.Irina eta arrautzak platerera bota. Arrautza ondo nahastu zuringoa eta gorringoa nahastu daitezen.
4.Azelgaren parte zuria zatitxoetan moztu eta york urdaiazpikoa eta gaztaia bi ztitxoren artean sartu  liburutxo    bat izango bazen bezala.
5.Hartu liburutxoa eta pasatu lehenengo irinetik eta gero arrautzetik.
6.Zartagin batean olioa sutan jarri eta azelga liburutxoak irinetik eta arrautzetik pasatu ostean horra sartu eta      ondo eginda dagoen arte itxaron eta gero atera eta plater batean jarri.

7.On egin!

BARAZKI PUREA

Osagaiak:
Azelgen ostoak
Patatak
Porru izoztuak
Prozedura:
1.Azelgen ostoak garbitu.
2.Patatak zuritu eta zatitu.
3.Zartagin batean ura egosten jarri eta patatak bota.
4.Azelgaren osto batzuk txurro bat eginda jarri eta moztu. Joan zartaginera botatzen.
5.Porru izoztuak zartaginera bota.
6. Zartaginean egosten utzi eta egosita dagoenean birringailuarekn ondo nahastu.
7.On egin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina