Iñaki Manzarbeitiak palet birziklatuen egur zatiekin sortutako etxea betetzen joan gara azkenengo 2 asteetan.
Gure helburua intsektuei beraien ekosistemaren antzekoa den gordeleku bat ematea da, horrela bertara bizi egitera etorriko direlakoan.
Hurrengo proiektua honen inguruan lorategi bat antolatzea da, loreek intsektu gehiago erakarri egingo dituztelakoan.
Hemendik aurrera eta etxea intsektuz betetzen doan bitartean begietara hurbil hauek ikusteko aukera izango dugu, beraien etxea egiteko, haien artean erlazionatzeko, ugaldu egiteko modua... aztertzeko aukera izanez.
Gure baratzaren inguruan topatu ditugun material ezberdinak berrerabili ditugu intsektuen etxeko gelaxka bakoitza betetzeko: adreiluak, teilak, moztutako belar lehorra, kainaberak, makiltxoak, enbor zatiak moztuta eta zulatuta, goroldioa, enbor azalak eta paleten zatiak zulaturik.
Material bakoitza eta horrekin betetako gelatxoa intsektu mota jakin bat erakartzeko sortu dugu, gure helburua ahalik eta intsektu mota gehien izatea delarik.
Hoien artean gure baratz eta lorategirako onuragarriak diren erleak, marigorringoak, tximeletak, ipurtsardeak, burruntziak, krisopak... erakarri nahi ditugu. Hauek gure loreen polinizazioan lagunduko digute, eta gainera haragijaleak izanik, gure baratzerako kaltegarriak diren izurri batzuen kontra ere lagunduko digute, adibidez, bai marigorringoak zein krisopak zorri jale handiak dira.
Azkenik gelaxka guztiak beteta ian ditugunean oilotegien sarea jarri diogu kanpotik materialak ez jauzteko eta inguruan dabiltzan animaliak (txoriak, katuak, txakurrak...) gelaxkak izorratu ez ditzaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina