Azkenengo 2 asteetan gure 6. mailako ikasleek beraien partzeletan ortuarien erein eta landaketa lanak bete dituzte.
Dagoeneko negutegian urazak, berakatzak, tipulinak, azaloreak, brokoliak, zerbak, azenarioak, errefautxoak, espinakak, marrubiak, ilarrak eta babak jarrita dituzte. Horretarako gure inguruko ortuariak nola, noiz eta non landatu behar diren aztertu dute, landaketa garaiak, erlazio onuragarriak/kaltegarriak, landaketa markoak eta ureztaketa beharrizanak kontutan hartuz.
Lore eta landare aromatikoren bat ere badago, salbia, albaka, kalendula eta menta besteak beste. Gabon oporren ondoren beste landaketaren bat ere egitea geratzen da talde batzuekin eta orain ureztaketa eta zainketa lanak ditugu aurretik.
2016/12/23
2016/12/22
6.C-2 EGUNEROKOA
2016ko abenduak 16
LANDAKETAK
Pasadan ostiralean urazak, berakatzak, brokoliak, azaloreak, tipulinak, babak, ilarrak eta zerbak landatu eta erein genituen.
Lehenengo botak jantzi, ondoren gure partzeletako lurra pizka bat gogortuta zegoenez, aitzurra hartu goldatu genuen partzelari forma emanez. Gero erein eta landatuko genituen ortuariei buruzko batutako informazio begiratu genuen, hauek non, nola... landatuko behar genituen ikasteko. horretarako bakoitzaren landaketa markoa, ortuarien erlazioak, ureztaketa kopurua... begiratu genuen.2016/12/21
6.A-1 EGUNEROKOA
2016ko abenduak 14
ZER LANDATU DUGUBaratzera igo gara, botak jarri ditugu eta aurreko saioan batutako ortuariei buruzko informazioa irakurri dugu, gogoratzeko nola eta non landatu ortuari bakoitza. Ondoren landatzen hasi gara informazio hori kontuan hartuta. Landatu eta gero, ureztatzaile ardura duten pertsonak, ortuari bakoitzak behar duen ureztaketa kontutan izanda, hau nola eta noiz egin ikasi dugu. Zer Landatu dugu: berakatza, urazak, azalorea, porrua eta indabak.
6.A-2 EGUNEROKOA
2016ko abenduak 7
LANDATZEN HASI GARABaratzera joan gara eta maisuak esan digu zer landatuko dugun aurreko egunean erabaki genuena kontutan hartuz. Gure hiru partzelak zeintzuk diren ikusi eta landatzen hasi gara: azalorea, azenarioa, babak, berakatza, uraza, brokolia, ilarrak...
Gero guztia landatu dugunean, gure ortuariak nola ureztatu ikasi dugu.
2016/12/13
6.A-1 EGUNEROKOA
2016ko azaroak 30
ZER LANDATUKO DUGUN ERABAKITZENOrdenagailuekin sormen tailerrera joan gara. Bakoitza zer landatu nahi duen proposatu du. Gero esan ditugun ortuarietatik abenduan zeintzuk landatu ahal diren aztertu dugu. Landatu ahal direnekin eta beraien erlazioak kontutan izanda, zenbat eta non landatu erabaki dugu, arbelean izango ditugun hiru lur partzelen irudia eginez.
2016/12/03
6.D -1 EGUNEROKOA
Lehenik sormen gelara joan ginen eta gero hurrengokoa egin genuen: arbelean nahi genituen baraskiak jarri genituen eta jarri ostean zein baraski urtaro honetan landatu ahal zen begiratu genuen. Urtaro honetan landatu ahal ziren barazkiak aukeratu hondoren partxeletan nola jarri behar genituen erabaki genuen.
2016/12/01
6.B-1 EGUNEROKOA
2016ko abenduaren 1a
ZER LANDATUKO DUGUN PENTSATZEN
Gaur sormen tailerreko gelara joan gara, eta bertan zer landatuko dugun erabaki dugu. Bakoitzak atsegin eta landatu nahi dituen ortuariak esan ditu, eta ondoren, aztertu dugu ia urteko hilabete honetan (abenduan) landatu edo erein ahal diren. Landatu ahal zirenekin gelditu garenean, partzelako zein lekutan eta zenbat landatuko genituen bakoitzetik pentsatu dugu, lur partzelak nola geratuko direnari buruzko marrazki bat eginez arbelean eta ortuarien zerrenda idatziz.
Egilea: Jon Xabier Ezpeleta
2016/11/23
6.E-2 EGUNEROKOA
2016ko azaroak 22
KALKULU ORRIA BETETZEN:Gaur, ordenagailuarekin aretora joan gara, zer landatuko dugun erabakitzeko. Baina oraindik ez dugu amaitu. Lehenik azalorearen dokumentua begiratu dugu. Gero, blogeko beste ortuarien fitxak kontutan izanda, ortuarien datuak sartu behar izan ditugu taldeka kalkulu orri batean (taula batean). Datu guzti hoiek kontutan izanda abenduan, hurrengo saiorako, gure baratzeko 3 partzeletan zer landatu edo erein egingo dugun erabaki dugu.
Egileak: Paula, Mercedes eta Helene
6.B-1 EGUNEROKOA
2016ko azaroaren 17a
ORTUARIEN EZAUGARRIAK EZAGUTZEN
Gaur areto nagusira joan gara ortuarien informazioa biltzeko. Erizek azalorearen ezaugarriak azaldu ditu eta ondoren, bakoitzari barazki baten ezaugarriak kalkulu orri batean jartzeko esan digu. Ortuarien informazioa barelikoseko blogetik atera dugu. Horrela, hurrengo egunean, informazio guztia bilduta daukagunez, landatzeko aproposenak diren ortuariak aukeratuko ditugu.
Egileak: Imke Lazaro eta Maialen Egia
2016/11/15
6.D.1- EGUNEROKOA
2016ko azaroak 14
KALKULU ORRIA BETETZEN:Ordenagailuarekin aretora joan gara eta azaloreari buruzko datuak irakurri ditu Erizek. Azaloreari buruzko datuak bukatu ondoren bakoitzari ortuari bat banatu digute eta kalkulu orri bateko taula baten hoien ortuari buruzko informazioa idatzi dugu. Taula hau taldea osatzen dugun ikaskide guztien artean partekatu dugu, landatu ahal ditugun ortuariei buruzko informazioa denok eskura izateko.
EGILEAK: Malen eta Irati.
6.B-2 EGUNEROKOA
2016ko azaroak 10
ZER LANDATU DEZAKEGU GURE BARATZEAN?Gaur maisuak azaldu digu blogean non ikusi dezakegun ortuariei buruzko informazioa. Orduan, ikasle bakoitza taula batean bete du ortuari baten informazioa zerrendaren arabera: noiz landatu, landaketa markoa, erlazio onuragarriak, izurriak... Taula hau hurrengo saioan gure partzeletan zer landatuko dugun erabakitzeko erabiliko dugu.
Egilea: Asier Maruri
6.A-2 EGUNEROKOA
2016ko urriak 26
BARATZEAN LANEAN
Saio honetan berriro baratzera bueltatu gara, baratza zaintzera. Belar txarrak kendu ditugu, aitzurrarekin lurrari buelta eman diogu, partzelak ureztatu ditugu eta asunak moztu ditugu.
Asunak asun-salda egiteko moztu ditugu. Asun-saldarekin intsektu txarrak usatzen dira. Asun-salda ongarri bezala erabili ohi da baina... OSO TXARTO USAINTZEN DU!!
6.D-1 EGUNEROKOA
2016ko urriak 24a
LUR PARTZELEN PRESTAKETA
Saio honetan botak jarri ostean taldetxotan elkartu, tresnak banatu eta lanean hasi gara: Lehenengo ardura, ongarria batu, kuboetan hartu eta landu gabeko lurretan bota. Bigarren ardura, aitzurrarekin belar txarrak kendu . Hirugarren ardura, lur partzelak ureztatu eta baita lorategiak ere. Laugarren ardura, partzeletako lurra aitzurrarekin goldatzea izan da.
Egileak: Inge eta Iraia.
2016/11/07
6.E-1 EGUNEROKOA
2016ko urriak 25
ASUN SALDABost gauza izan ditugu egiteko egun honetan: ongarria partzeletan zabaldu, asunak batu, lur partzelak ureztatu, belar tzarrak kendu eta lurra goldatu.
Asunak batzen hasi gara. Asunak batzeko eskularruak eta artaziak erabili behar izan ditugu. Asunak urarekin kubo batean sartzen dira eta 20 egun pasa ondoren salda bat sortzen da, intsektizida eta ongarri likido moduan erabiltzen duguna. Oso usain tzarra dauka saldak.
2016/11/04
6.C-2 EGUNEROKOA
2016ko urriaren 14a
Maisuak lehenengo eguneko zereginak azaldu zizkigun, hauek nola egin eta gero eginbeharrak gure artean banatu genituen:
- ONGARRIA: palarekin kapazuan sartu gero lurrean zehar banatzeko.
- PARTZELATU: ongarria bota ondoren, lurra goldatu eta lur partzelak eratu.
- BELAR TXARRAK KENDU: eskularruekin belar txarrak kendu eta konpostara bota.
- UREZTATU: lur partzelak ureztatu.
UREZTATZEN |
BELAR TZARRAK KENTZEN |
PARTZELATZEN |
2016/11/03
6.C-1 EGUNEROKOA
2016/11/02
6.B-2 EGUNEROKOA
2016ko urriak 27
LUR ZATIAK LANDAKETETARAKO PRESTATZEN:Gaur gure hirugarren saioa izan da barelikos orduan. Lehenengo botak ipini eta nahi izan duenak eskularruak jarri ditu.
Goldatutako, ongarritutako eta eratutako partzelak ureztatu ditugu. Bakoitzean bi ureztontzi bete ur bota behar ziren, landareak eta aromatikoak landatuak zeuden partzeletan ere bai. Beste batzuek, intsektuen etxearen ondoan bide bat egin dute aitzurrekin belarrak kenduz eta eskuarearekin kendutako belarra pilatuta utzi konpostarako.
2016/10/24
6.A-2 EGUNEROKOA
2016ko urriak 19
FRUTA JATEAREN ONURAGARRITASUNAK
Bigarren saioa ez da izan saio normal bat. Ez gara baratzera joan, LARANJAK ZURITU DITUGU! Laranjek zapore ona zuten eta goxoak zeuden. Baina ere fruten onuragarritasunei buruz hitzegin dugu eta gogoratu... EGUNEAN 3-4 FRUTA PIEZA JATEA KOMENI DA.
2016/10/13
6.E-2 EGUNEROKOA
2016ko urriak 11
LUR PRESTAKETAKGaur gure bigaren saioa izan da barelikos arloan. Lehenik botak eta eskularruak jarri eta Erizek ardura batzuk jarri dizkigu:
- Lehenengo eginbeharra, aitzurrarekin lurra askatu eta zulo batzuk egin ditugu partzeletan.
- Bigarrena baratzeko inguruko belar txarrak kendu eta konpostatzera bota ditugu.
- Hirugarren ongarria kuboetan hartu eta partseletako lurrera bota dugu.
Azkenik botak bere lekuan gorde , eskularruak garbitu eta materiala bere lekuan gorde dugu.
Egileak: Jon V. eta Alain S.
Ongarria hartzen |
Partzelak egiten |
2016/10/11
6.B-2 EGUNEROKOA
2016ko urriaren 6a
LUR PRESTAKETAK
Gaur negutegiko lur zatiak prestatzen lanean hasi gara. Eriz-ek gure lur partzelak prestatzeko lanei buruz hitz egin digu, lurra ureztatu, aitzurrarekin belar txarrak kendu eta behiaren kaka den ongarria batu dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)