2016ko abenduaren 1a
ZER LANDATUKO DUGUN PENTSATZEN
Gaur sormen tailerreko gelara joan gara, eta bertan zer landatuko dugun erabaki dugu. Bakoitzak atsegin eta landatu nahi dituen ortuariak esan ditu, eta ondoren, aztertu dugu ia urteko hilabete honetan (abenduan) landatu edo erein ahal diren. Landatu ahal zirenekin gelditu garenean, partzelako zein lekutan eta zenbat landatuko genituen bakoitzetik pentsatu dugu, lur partzelak nola geratuko direnari buruzko marrazki bat eginez arbelean eta ortuarien zerrenda idatziz.
Egilea: Jon Xabier Ezpeleta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina