2017ko martxoak 6
OSASUNA HITZALDIA:
Gaur klasean gelditu gara eta Rosa ikastolako erizaina etorri zaigu zelan lan egiten duen azaltzera. Lehenik eta behin, osasun gertakariak nola sailkatzen dituen azaldu digu: arinak, ertainak edo larrietan. Baita ere osasun larrialdi bat egongo balitz zer egin beharko genukeen, zauritua larri badago zelan jarri dezakegun segurtasun posizioan anbulantzia etorri bitartean gehiago larritu ez daiten. Eta azkenik, desfibriladorea zertarako balio duen, ikastolan non dagoen eta nola erabiltzen den azaldu digu.
Egilea: Ane Chirapozu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina