2017/05/29

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 23a 

UDABERRI ETA UDA GARAIKO OSASUN GERTAERAK
Gaur klase osoa gelan geratu gara. Rosa etorri zaigu garai honetan dauden osasunari buruzko gertaerei hitzaldi bat ematera, adibidez, erleen ziztada bat, bihurketa bat...

Horretaz aparte alergiei eta medikamenduei buruz hitz egin digu. Adibidez bihurketa bat dugunean zer egiten duen. Hainbat alergia mota daudela azaldu digu adibidez arrautzari.

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 19a

BARATZEKO INTSEKTUAK ETA ANIMALITXOAK EZAGUTZEN

Gaur ez gara baratzera joan, aretoan geratu gara baratzeko intsektuak eta animaliak, onuragarri eta kaltegarrien artean beheranzko sailkapena egiten. 


Taldeka, antolatzaile grafiko batean haien izenak eta ezaugarriak jarri ditugu, ondoren intsektuek gure ortuarientan eta baratzean duten eragina kontutan izanda onuragarriak ala kaltegarriak diren erabaki dugu, eta bi multzoetako batean sartu ditugu hauek sailkatuz.


Azkenik prozesu guztiari buruzko metakognizio eskilara bete dugu, aurrera eramandako pentsamendu trebetasunari buruzko auznarketa eginez.



Egileak : Maialen Agirrebengoa eta Sara Garatea.

2017/05/26

6.B-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzak  18
PENTSAMENDU TREBETASUNAK - SEKUENTZIAZIOA
Gaur, 3. zikloko areto nagusira joan gara. Baratzean landatu/erein genituen barazkien uzta batze epeak kontutan hartuz pentsamendu trebetasun bat landu dugu. Gero ortuarien uzta batzearen arabera (zein hasten da lehenago) kronologikoki ordenatu egin ditugu, talde bakoitzak bere antolatzaile grafikoan. Antolatzeko talde bakoitzak kolore bat aukeratu du eta denok batera sekuentzazio antolatzaile grafikoan datuak ordenatu ditugu. Bukatzeko metakognizio eskilara bete dugu, hau da, pentsamendu trebetasuna nola egin dugun eta hurrengo baten nola erabili dezakegun aztertu dugu.



Egileak: Lucia Anderez eta Eider Basoa.

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzak 9
BARATZEKO LANAK
Maiatzak bederatzian baratzera igo ginen, botak jarri eta lanean hasi ginen. Lehenik eta behin Erizek zer egin behar zen azaldu zigun eta hau egin genuen:
  • Partzela GUZTIAK ureztatu.
  • Babak batu eta etxera eraman.
  • Zerbak batu eta etxera eraman.
  • Brokolien zurtoinak kendu eta hostoak moztu eta konpostara eraman genituen.  

2017/05/24

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 22a

UDABERRI ETA UDA GARAIKO OSASUN GERTAERAK

Gaur denok batera klasean geratu gara gelan eta Rosak (ikastolako erizainak) hitzaldi baten bidez garai honetan ikastolan egoten diren gertaera motak azaldu dizkigu: erleen ziztadak, bihurketak, alergiak, eguzkiaren arriskuak...
Horrez gain, horrelako gertaeren aurrean berak nola sendatzen gaituen eta zer egin behar dugun horrelako gertaerak kontrolatzeko azaldu digu. 

2017/05/22

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzak 22
OSASUNA HITZALDIA
Gaur klase guztia gelan geratu da zeren Rosak (ikastolako erizainak) osasunari buruzko aurkezpen bat egin digu. Hainbat gauza azaldu dizkigu: erleen ziztadak, bihurketak, alergiak, eguzkiaren arriskuak... eta gomendioak eman dizkigu hauen aurrean. 



Egileak: Aritz eta Ibon

2017/05/18

6.B-2 EGUNEROKOA

2017ko maiatzak 11
AZALOREAK, ZERBAK ETA BABAK BATZEN
Lehenik baratzera igo, botak eta eskularruak jarri eta lanean hasi ginen.
Azaloreak eta zerbak batu eta etxera eraman genituen. Ondoren, babak batu genituen eta etxera eraman genituen ere. Hauek batzerakoan sortutako hondakin berdeekin (hostoak eta landare zatiekin) ongarri berdea sortu genuen lurrari gehitzeko. Hondakinak txikitu eta lur partzeletan estali genuen.
Amaitzeko oraindik ere geratzen zaizkigun ortuariak ondo ureztatu genituen.




Egileak: Ainhoa Loyola eta Alejandra Maruri

2017/05/15

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko maiatzak 3
GAUR BARATZEAN LAN ASKO EGIN DITUGU:
1.- Gela guztien partzelak ureztatu ditugu (bero asko egiten duelako).
2.-Zerbak batu ditugu eta nahi izan dutenak etxera eraman dituzte.
3.-Hiru azalore batu ditugu bat hasita ez zegoelako.
4.-Brokoliak pasatuta, zabalik eta loratuta zeundenez ezin izan ditugu batu eta artaziekin brokoliak txikitu ditugu konpostara botatzeko.
5.-Azaloreen hostoak txikitu eta lurraren azpian estaldu ditugu eta horrela lurrari ongarri berdea moduan eman dizkiogu.







6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 26a
BARATZEKO LANAK
Gaur baratzera joan gara eta botak jarri ditugu, lehenik Erizek brokoliak nola batzen diren azaldu digu eta 4 batu ditugu, hoietatik bat txarto zegoen eta konpostatzera eraman dugu. Geroago babak nola batzen diren azaldu digu eta asko hartu ditugu. Babak pertsona batek eraman ditu. Azkenean partzela guztiak ondo ureztatu egin ditugu .