2017(e)ko maiatza 29, astelehena

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 19a

BARATZEKO INTSEKTUAK ETA ANIMALITXOAK EZAGUTZEN

Gaur ez gara baratzera joan, aretoan geratu gara baratzeko intsektuak eta animaliak, onuragarri eta kaltegarrien artean beheranzko sailkapena egiten. 


Taldeka, antolatzaile grafiko batean haien izenak eta ezaugarriak jarri ditugu, ondoren intsektuek gure ortuarientan eta baratzean duten eragina kontutan izanda onuragarriak ala kaltegarriak diren erabaki dugu, eta bi multzoetako batean sartu ditugu hauek sailkatuz.


Azkenik prozesu guztiari buruzko metakognizio eskilara bete dugu, aurrera eramandako pentsamendu trebetasunari buruzko auznarketa eginez.



Egileak : Maialen Agirrebengoa eta Sara Garatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina