2017/12/08

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urriak 31a
AITZURRAREKIN LAN EGITEN

Gaur, izenburuan jartzen duen bezala, aitzurrarekin lan egiten aritu gara. Saio honetan, Eriz ez zegoenez, andereƱo Leiorerekin egin dugu lana, baina gaur, ordea, giltzak genituen, bai!

Gaurko lana, baratzean aurkitzen ziren lur multzoak, desegitea eta aitzurrarekin goldatzea zen. Baratzera igo bezain laster, egun guztietan bezala, boten arduradunak txabolara sartu dira, eta zerrendaren arabera, ikasle bakoitzak bere zapatak kendu, eta horren ordez, botak jarri ditu. 

Geroago, tresnen arduradunak, lau aitzur hartu dituzte, eta Leioreri eman dizkiote. Guztiak txabolatik irten dira, eta hilara bat egin dugu baratzaren ezkerreko aldean.

Hilara batean geudenean, geure lana egiten hasi gara: 
Lehenengo, aitzurrarekin, alde batetik goldatu behar genuen lur multzoa, eta gero, beste aldetik.Lan hori egiteko, bikoteka jarri gara, eta bikote bakoitzak multzo bakar bat egiten hasi da. Aitzu pare bat genituenez, errotatzen joan gara, multzo guztiekin bukatu arte.  
Egia esanda, ez ditugu lur multzo guztiak ondo jarri, ez digulako denborarik eman, hamabiak laurden gutxiagotan kanpaia jo duelako, eta patiora jeitsi izan behar dugulako! 


 Argazki hoentan, lurra erdi goldaduta dago. 

Eta beste honetan, aitzurra erabilita lurra goldatzen ari gara. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina