2018ko urriak 11
Gaur, azkenean, lanean hasi gara. Eriz gure gelara etorri, patiorako behar ditugun gauzak hartu, eta baratzera igo gara lehenengo taldea. Lehenik, botak hartu, pala eta aitzurrak banatu, eta lanak jakinarazi ditugu. Batzuk ongarriarekin, beste batzuk aitzurrarekin, eta Ander, eskua txarto zeukanez, besteen lur partzelak ureztatzen egon da. Hau da egiten egon ginena: Hasteko, belartzarrak kentzen, eta aitzurrarekin lurrari buelta ematen egon gara, ongarria botatzen genuen bitartean. Gero, Erizek zuloak egin dizkigu, lurra sakon ureztatzeko. Azkenik, botak, aitzurrak eta pala gorde, jantokira joan behar ginenak, jantokia prestatzen sartu, eta beste guztiak patiora joan ziren. Oso ondo pasatu genuen.
Hona hemen argazki batzuk:
Belar "txarrak" kentzen |
Ongarria batzen |
Lurra goldatzen |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina