Ez ahaztu gure baratzeko biodibertsitatea zaindu behar dugula!
2020/03/24
Baratzeko intsektuez ikasten
Udaberrian sartu berri gara eta hemendik aurrera intsektu gehiago izango ditugu gure baratzean. Ondorengo estekan klikatuz zabalduko zaizun aurkezpenean sarritan baratzean topatuko ditugun intsektuei buruzko informazioa duzue.
Ez ahaztu gure baratzeko biodibertsitatea zaindu behar dugula!
Ez ahaztu gure baratzeko biodibertsitatea zaindu behar dugula!
2020/03/09
6.C-2 EGUNEROKOA
2020ko martxoak 06
KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA SUKALDATZENOsagai hauek erabili ditugu:
- Kalabazin bat
- 2 Arrautz
- Irina
- Gatza
- Olioa
6.E-2 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 11
URAZAK BATU ETA BERRIAK LANDATU
Gaur urazak nola batu behar ditugun ikasi eta opraktikatu dugu: Lehenik eta behin uraza behetik oratzen dugu eta gero aiztoarekin zurtoinetik mozten dugu (ez oso goian bestela urasaren hostoak jauzi daitezke).
Ondoren lurrarekin kontaktuan egon diren hosto itsusiak kenduko dizkiogu eta poltsara sartuko dugu.
2020/03/06
6.B-2 EGUNEROKOA
2020ko martxoak 5
KALABAZINAK SUKALDATZENsaio honetan Eskola Sukaldera joan gara eta kalabazinak dastatu ditugu.
Osagai hauek erabili ditugu:
- Kalabazina
- Arrautzak
- Irina
- Olioa
- Gatza
Prozezua:
1. Kalabazina garbitu eta moztu.
2. Arrautzak irabiatu eta gatza bota.
3. Kalabazina irinatik eta arrautzatik pasatu eta sartaginera bota.
4. Azkenik kalabazina sartaginetik atera.
2020/03/05
6.D-2 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 3
URAZAK BATZEN IKASTEN
Barelikosen Erizek erakutsi zigun nola labanarekin moztu eta batu uraza bat. Bakoitza berea batu eta etxera eraman zuen, eta gero geratzen ziren bi urazak zozketatu genituen. Ondoren, gure hiru partzelak eta besteen partzela batzuk ureztatu eta "belar txarrak" kendu genituen. Azkenik batutako urazen tokian berriak landatu genituen.
2020/03/04
6.A-2 EGUNEROKOA
2020ko martxoak 4
ESKOLA SUKALDEAN KALABAZINAK ARRAUTZAZTATZEN
Osagaiak:
- Irina
- Arrautza
- Kalabazina
- Gatza
- Olioa
Prozedura:
Kalabazina garbitu eta moztu egiten da.
Arrautza kraskratu, irabiatu eta gatzitu egiten da.
Kalabazina irinean, arrautzean eta sartaginan sartu.
Eginda daudenean platerara atera.
ON EGIN!!!!!!!
6.A-1 EGUNEROKOA
2020ko urtarrilak 22
Lehenik ZTIAM gelara joan ginen eta bertan Erizek konpostatzea zer den eta konposta nola egiten den azaldu zigun.
Ikasi genuen nola egingo dugun konposta ikasturte honetan (6. mailan konposta egiten dugu gure baratzean erabiltzeko). Gero konpostatze prozezua zein den, eta konposta ondo ateratzeko zeintzuk faktore kontrolatu behar ditugun azaldu zigun.
Bazkalorduan fruta dagoen egunetan, gelako bi ikasle (zerrendaz txandaka egun bakoitzean) kubo bat, bi guante eta euritakoa eraman behar dute jantokira, material hau gelan gordeta izango dugu. 6. mailako gela bakoitzeko bi ikasle, beraien gelako, eta hizki bereko 5. mailako beste gelako ikasleen frutaren azalak eta hondarrak batu behar dituzte, eta jantokitik ateratzen diranean baratzera igoko dira, bertan dagokion konposterara kuboan batutako hondakinak botatzera.
6.C-1 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 7
URAZAK BATZEN ETA BERRIAK LANDATZEN
6.A-1 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 26
Gaur, kalabazina arrautzaztuak egin eta jan ditugu.- Lehenengoz eskuak oso ondo garbitu ditugu.
- Ondoren, kalabazina garbitu eta moztu egin dugu.
- Jarraian, arrautza irabiatu eta gatza bota egin diogu.
- Azkenik, sartaginean sartu ditugu egin arte.
- Kalabazinak sartaginetik ateratzen ditugu eta ON EGIN!!
2020/03/03
6.E-2 EGUNEROKOA
2020ko martxoak 3
KUIA/KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA
Gaur baratzera joan ordez, sukaldera joan gara eta kuia arrautzaztuak egin ditugu.
Osagaiak:
- Arrautza
- Kuia/kalabazina
- Irina
- Gatza
- Olioa
Prozedura:
6.C-1 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 28
Gaur sukaldera joan gara kalabazin arrautzaztatuak egiteko.
OSAGAIAK:
- Kalabazina
- Arrautza
- Gatza
- Olioa
- Irina
PROZEDURA:
- Lehenik kalabazina (edo kuia) garbitu eta safletan zatitu behar dugu.
- Geroago arrautza zabaldu, platerera bota, irabiatu eta gatzitu behar dugu.
- Ondoren kalabazinak safletan daudela irinean sartu, arrautzean busti eta olio beroko sartaginera bota.
- Olio beroko sartaginean kuia minutu bat egon behar du gutxi gora-behera eta minutua pasatzean buelta eman kuiari.
- Azkenik bi aldeetatik prest dagoenean, nahi duzunerako jateko prest egongo da.
ON EGIN!!!
6.E-1 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 18
Gaur KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA egin dugu:
OSAGAIAK:
- Kalabazina
- Olioa
- Arrautzak
- Irina
- Gatza
PROZEDURA:
Lehenik eta behin kalabazina moztu behar dugu, geroago arrautza zabaldu eta irabiatu egiten dugu gatzarekin batera. Kalabazina irinarekin nahastu eta gero, arrautzatik pasatuko dugu. Dena nahastuta dagoenean olioa berotu eta kalabazinak oliora sartzen ditugu. Minutu bat inguru itxaron eta kalabazinak eginda daudenean atera. ON EGIN!
Hemen zenbait argazki ikusten dituzue:
2020/03/02
6.D-1 EGUNEROKOA
2020ko martxoak 2
Osagaiak:
- Arrautzak
- Gatza
- Olioa
- Irina
- Kalabazina (zatitan eginda)
Prozedura:
- Pausua: Kalabazina zatitan moztu.
- Pausua: Kalabazin zatiak irinean eta gero arrautzan pasatu.
- Pausua: Kalabazina olioan sartu eta bertan utzi minutu batean, buelta eman eta beste minutu bat pasatu ondoren atera oliotik eta plater batean utzi.
- Pausua: Ogiarekin batera jan eta ON EGIN!!!
6.A-1 EGUNEROKOA
2020ko otsailak 12
Gaurko egunean lehenik eta behin ZTIAM gelara joan ginen, eta EA21 aurtengo gaiari buruzko Stop Plastikoak galdetegitxo bat egin genuen.
Geroago baratzera igo ginen eta bakoitzak uraza bat batu moztu zuen etxera eremateko.
Bitartean ikaskide batzuk gure partzelak eta gure beste ikaskideen partzelak ureztatu zituzten eta baita ere "belar txarrak" kentzeko aprobetxatu genuen.
Uraza guztiak kenduta beste motatako urazak landatu genituen more kolorekoak.
Urazak batzen |
Gure uraza bat |
Uraza berria landatzen |
2020/03/01
6.D-2 EGUNEROKOA
2019ko abenduak 16
GURE ORTUARIAK ZAINTZEN
Egun honetan gure partzeletako "belar txarrak" kendu genituen. Gure lur partzelak eta beste gelakideenak ureztatu genituen. Baita ere, ilarrentzako sarea jarri genuen. Intsektuen etxea mugitu egin genuen zeren eta lurrean botata zegoen, eta azkenean partzelen ondoan utzi genuen.
"Belar txarrak" kentzen |
Ilarren sarea jartzen |
Ortuariak ureztatzen |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)