2020/03/02

6.D-1 EGUNEROKOA

2020ko martxoak 2

Gaur eskola sukaldera joan gara eta kalabazin arrautzaztatuak egin ditugu.

Osagaiak:

  • Arrautzak
  • Gatza
  • Olioa
  • Irina
  • Kalabazina (zatitan eginda)


Prozedura:

  1. Pausua: Kalabazina zatitan moztu.
  2. Pausua: Kalabazin zatiak irinean eta gero arrautzan pasatu.
  3. Pausua: Kalabazina olioan sartu eta bertan utzi minutu batean, buelta eman eta beste minutu bat pasatu ondoren atera oliotik eta plater batean utzi.
  4. Pausua: Ogiarekin batera jan eta ON EGIN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina