Azteazken honetan, pasadan asteko taldeek, beren ideiak aurkeztu dituzte eta guztiok batera erabakiak hartu ditugu. Ortuari bakoitza aztertu ondoren, ortuari hauek landatzea erabaki dugu:
Gaur, hurrengo saioetan gure lur partzeletan landatuko ditugun ortuari eta haziei buruz hitz egiten egon gara. Gero hiruko taldeetan, ortuari bakoitza noiz eta nola landatu behar den bilatu dugu. Erabaki hauek hartu ditugu: Landatu edo erein egingo ditugun ortuariak:
Gaur gabonetatik bueltan zeintzuk ortuari landatu/erein egingo ditugun erabaki dugu. Ortuarien arteko erlazioak kontutan hartuz hauek non kokatu pentsatu eta arbelean adierazi dugu. Hemen dago zenbat eta nola kokatuko ditugun ortuariak:
Ostiralean, guztiak klasean geratu ginen; Rosak eta Erizek azaldu zigutelako fruta zergaitik jan behar den, zergaitik den osasuntzua, zenbat aldiz jan behar duzun egunean... Azkenean Rosak laranja bana eman zigun zuritzeko eta ondoren jateko.
Rosak azaltzen ari da zer egingo dugun laranjarekin eta nola moztu behar den. Aurkezpenaren hasiera da hau eta Erizek azaltzen ari da zeintzuk diren frutaren onuragarritasunak.
Gaur maisuak fruta jatearen onuragarritasunak zeintzuk diren azaldu digu, egunero fruta jatea beharrezkoa dugula hauek dituzten bitaminak, mineralak, karbo hidratoak... gure osasunerako onak direlako. Gero Rosa ikastolako erizainak erakutsi digu laranja bat nola zuritzen den, ondoren guk zuritu eta jan dugu bat. Hemen argazki batzuk: