6.D-1 EGUNEROKOA
2014ko otsailaren 24a
Gaur baratzera joan gara eta bertoko hortukariei buruz hitz egin eta ikusi egin ditugu.
Ondoren, plaga batzuk usatzeko enredadera bat ikusi dugu, Kaputxina edo "Taco de reina" izenekoa. Baina harekin kontua izan behar da beste landarei argia eta janaria kentzen dielako eta baratze guztitik zabaldu ahal delako.
Gero, barraskilo eta bareentzat jarritako tranpa batzuk ikusi ditugu. Tranpa hau ur botila erdi bat da eta bertan garagardoa botatzen da, barraskiloei eta bareei gustatzen zaielako. Uste denez barraskiloak bertan jausi eta ito egiten dira.
Azkenik, baratza ureztatu eta landare txar batzuk kendu ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina