2016ko martxoaren 15a
Gaur baratzera igo gara eta lehenengo Erizek gure ortuariak nola dauden erakutsi digu...
- Gero, hazitegia betetzen hasi gara,
- Azkenik, gure hiru partzeleko, landatu ez ditugun landare "txarrak" kendu ditugu eta guk landatu ditugun espinaka batzuk kendu behar izan ditugu bata bestearen oso hurbil hasi direlako.
- Asun salda ere ikusi dugu, nola egiten den eta zertarako erabiltzen den. Salda hau urarekin batuz gure eta gelakideen hiru partzelak ureztatu ditugu, ongarri moduan erabiliz.
Egileak: Joane Rodriguez eta Oihane Vales.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina