Osagai batzuk baratzetik hartu ditugu: espinakak, azenarioak, urazak eta tipulinak.
Erositako osagai batzuk ere erabili ditugu: tomatea, atuna, patata eta olibak.
Lehenik, gure baratzeko osagaiak garbitu ditugu.
Gero, uraza eta espinakak zatitu eta bolean sartu ditugu.
Ostean, tomatea gehitu dugu.
Jarraian, patata eta arrautza egosi, azala kendu, zatitu eta entsaladan gehitu dugu.
Ondoren, azenarioak eta tipulinak moztu eta entsalada gainean jarri ditugu.
Gero, olibak, atuna, gatza, ozpina eta olioa gehitu dugu.
Azkenik, sukaldea garbitu dugu.
Eta...ON EGIN!!!
Egileak: Aritz Mendia, Sofia Migura, Asier Olabarri, Miren Oliver, Sue Zabalbeascoa eta Markel Iturrizaga.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina