2017/02/06

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 24
KONPOSTATZE PROIEKTUAREN HASIERA
Azken egunean ez ginen baratzera igo, aretoan egon ginen ordenagailuekin. Aulki bat hartu eta azalpenari ekin genion. Erizek konposta zer den erakutsi zigun eta zer zen egokia edo ez konpostera botatzeko. Hainbat gauza gehiago azaldu zigun eta jantokian fruta hondakinak batzeko nola antolatuko ginen azaldu zigun: fruta dagoenean bere hondakinak kubo batera botako ditugu eta konpostatzera baratzera igo. Asko ikasi genuen konpostaren inguruan eta oso dibertigarria izan zen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina