2019ko maiatzak 15
OSASUNARI BURUZKO HITZALDIA
Gaur Barelikos gelan garatu dugu Rosa gure erizaina osasunari buruzko aurkezpen bat azaltzen etorri delako. Aurkezpena alergiak, ziztadak eta eguzkiaren arriskuei buruz izan da eta ordu bat iraun du.
Lehenengo, ziztadei buruz hitz egin digu. Zati horretan aipatu digu pertsona batzuk alergikoak direla erleen eta listorren ziztadei. Baita erlee edo listor batek ziztatzen dizunean, ziztadaren lekua gorritzen dela eta batzuetan handitzen dela.
Gero, alegiei buruz hitz egin digu. Esan digu jende asko dagoela alergiekin eta askok janariei daukatela. Baita polenari alergikoa bazara ez dela komeni mendira udaberrian joatea zeren eta polen asko dago.
Azkenik, eguzkiaren arriskuei buruz hitz egin digu. Hondartzara bagoaz ordu asko egotera eguzkitako krema ipini behar dugula azala ez erretzeko. Baita ere esan digu ondo hidratatzeko buruko minik ez edukitzeko.
Egileak: Xabier Uriarte eta Markel Torrel
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina