2019/06/20

6.E-2 EGUNEROKOA

 2019ko apirilak 30
1. Lehenik botak eta lan tresnak atera genituen.

2. Erizek zer egin behar genuen azaldu zigun eta zereginak banatu genituen.

3. Babak eta azalorea batu genituen.

4. Azkenik partzela guztiak ondo ureztatu genituen.

6A-2 EGUNEROKOA

2019ko ekainak 5

AZKEN SAIOA
Gaur gure Barelikos saioan partzeletan genituen ortuariak batu ditugu eta sosketatu ditugu etxera eramateko.
Baita ere, kanpo ibilbidea egiteko erabilitako plantza berdeak kendu ditugu eta etxetxoaren ondoan utzi ditugu. Azken saioa izan denez, botak hartu ditugu etxera eramateko eta bakoitzak bere botak eraman ditu.
Aitzurrekin partzela batzuen lurra goldatu dugu eta hurrengo ikasturterako utzi dugu lurra atsedenerako prest.




Egileak: Xabier Uriarte eta Markel Torrell

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko ekainak 13


AZKEN EGUNA
Gaur Barelikoseko azken eguna izan dugu. Erizek azaldu digu geneukan guztia batu behar genuela eta partzelak ikasturte hasieran aurkitu genituen bezala utzi behar genituela, hau da, belar-txarrik gabe eta lurra ondo askatuta. Lan handia gin dugu eta azkenean erabilitako lan tresna guztiak batu ditugu.

Hurrengo argazkietan ikusi ahalko diguzue lanean:







Egilea: BeƱat Subinas

6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko ekainak 04

AZKEN SAIOA

Erizek esan zigun ortuariak zituzten lur partzelak ureztatzeko, bi aldiz bakoitza. Azken eguna zenez guk ekoiztutako ortuariak batu genituen. 2 boltsa ekarri behar genituen eta bakoitzean ortuariak eta botak sartu.

Oso ona izan da gure esperientzia barelikosen! 

ESKERRIK ASKO!!



2019/06/19

6.C- 1 EGUNEROKOA

2019ko ekainak 7
AZKEN EGUNA!
Gaur ortuan genituen ortuari guztiak batu ditugu: azenarioak, berakatzak, tipulinak eta urazak. Azenarioak ureztatu egin ditugu hartzerakoan ez apurtzeko. Gero botak batu eta etxera eraman ditugu.


6.A-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 29

SUKALDEAN LAN EGITEN
Gaur Barelikosen lehenengo baratzera igo gara ortuariak ureztatzera eta gure letxuga, azneario eta tipulak batzera. Geroago sukaldera joan gara entsaladak prestatzera. Osagaiak hauek ziren: Letxuga, azenarioak, tipulinak, tomatea, arrautz eta patata egosiak, atuna eta olibak. 
Lehenengo osagaiak garbitu ditugu, gero letxuga, tipulinak eta tomatea zatitu ditugu eta bolean ipini ditugu. Gero arrautzak eta patatak zuritu eta biak moztu ditugu eta gero bolean ipini ditugu ere bai. Gero atuna eta olibak gehitu eta gero olioa, ozpina eta gatza bota eta azkenik jan dugu. Oso ona zegoen.





Egileak: Naia Fernandez de Larrea eta Uxue Fuldain

2019/06/18

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 23
ENTSALADA GURE ORTUARIEKIN
Aste honetan Barelikos-en entsalada egin genuen.
Hasieran, gure ortura joan ginen eta behar genituen osagaiak bildu genituen. Gero, eskola sukaldera joan ginen, eta ohikoa den bezala Eriz-ek azalpen batzuk eman zizkigun entsalada gozo bat egiteko.
Lehenengo eta behin gauza guztiak oso ondo garbitu eta ordenatu behar direla, ze bestela entsaladan intsektu edo lurra egon ahal delako.
Entsalada egiteko osagaiak, letxuga, tipulina, azenarioak, tomateak, patatak, arrautzak, atun pixka bat eta azkenik olibak erabili ditugu.
Elikagai guztiak garbi ditugunean, letxuga, azenarioak, patatak, tomatea, tipulina eta arrautzak moztu behar ditugu.
Gero hori guztia bol-era bota ditugu baina era txukun batean.
Amaitzeko, atuna eta olibak bota ditugu, baina jan aurretik entsaladari zaporea emateko gatza, olioa eta ozpinaren nahastura bat bota diogu.

Jateko orduan dena jan genuen eta guztiei asko gustatu zitzaigun ze oso gozo zegoen!

 

 

6.E-1 EGUNEROKOA

2019ko ekainak 11
AZKEN EGUNA

Lehenengo, lur partzelak ondo ureztatu genituen.

Gero, urazak, tipulinak, azenarioak eta berakatzak batu genituen. 

Azkenik, partzeletako lurra goldatu genuen hurrengo ikasturteko ikasleak etortzen direnerako lurra garbi eta era egokian jaso dezaten.

OSO ONDO PASATU DUT BARELIKOS ARLOAN. GAINERA, GAUZA ASKO IKASI DITUT BARATZEKO GAUZETAZ

Egileak: IƱigo Garay eta Ibon Gangoiti.

2019/06/17

6.B-1 EGUNEROKOA

2019ko ekainak 06
ENTSALDA EGITEN
Pasadan ostegunean baratzera igo egin ginen. Lan egin genuen eta barazkiak bertatik atera genituen: azenarioak, letxuga, berakatza...
Ondoren sukaldera jaitsi ginen. Bertan Eriz-ek zelan egin azaldu zigun pausoka. Guk ondo jarraitu eta entsalada on bat irten zitzaigun:

  1. Lehenik azenarioak moztu genituen eta garbitu noski.
  2. Ondoren letxuga txikitu eta garbitu.
  3. Berdina patata eta arrautz egosiarekin.
  4. Hegaluzea eta olibak bota.
  5. Eta azkenik aliƱatu.




6.C-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 24


Gaur ensalada bat egin dugu. Nire ustez oso gozoa atera zaigu. Hauek izan dira egin ditugun urratsak:

Lehenik eta behin, beti bezala, gure partzelak eta ondoko partzelak ureztatu ditugu.


Hemen ikusten duzue argazki bat batu ditugunen ortuariekin:



Lehenik eta behin, baratzera igo gara azenarioak, tipulina eta urazak batzera. Ondoren, sukaldera joan gara eta eta entsalada egiten hasi gara; taldeetan banatu gara, jantokian gertuen eseritzen garenekin, gero ez izateko beharra jantokitik mugitzeko gure taldearen lekura. 

Ondoren patatari eta arrautzari azala kendu dizkiegu. Azenarioak eta urazak zatitan moztu ditugu. 


 










Horren ondoren guztia bol batera bota dugu. Orduan tomatea jateko moduko zatitan moztu dugu eta hori bolera bota dugu ere. Horren ondoren hegaluzea eta olibak bota dizkiogu. 











Eta azkenik horrela gelditu zaigu:




Guztia bukatzerakoan joango ginela pentsatzen nuen, baina ez. Erizek esan duen bezala alineatu behar genuen, baina horretarako vinagreta egin behar genuen eta horretarako olioa eta ozpina nahastu ditugu. Esan digu gero bazkaltzera joateko orduan sukaldera joan behar ginela, hartu egindako entsalada eta bertan vinagreta bota behar geniola.

Eta hortik zuzenean jantokira eraman, baina pausu bat gelditzen zitzaigun...


                               JATEA!!!! (NIRE GUSTUKOENAšŸ˜ŠšŸ˜Š)

6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 14
GURE OSASUNA

Gaur Rosa gure klasera etorri da gure osasunari buruz hitzegitera. Adibidez alergiak, polena, medikamentu ezberdinei buruz azalpenak eman dizkigu. Oso interesgarria izan da gure gorputza zaintzen ikasteko, esate baterako, eguzkitik babezteko krema ez badugu ondo eta sarritan botatzen gure azala erretzeko arriskuan dagoela konturatu gara.


2019/06/09

6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 20

ENTSALADA
Lehenengo baratzera igo ginen, han barazkiak  hartu genituen: tipulina, azenarioak eta letxuga. Ondoren ikastolako eskola sukaldera joan ginen an beste osagai batzuk hartu genituen: tomateak, olibak, hegaluzea, arrautza eta patatak.
Geroago letxuga eta azenarioak garbitu genituen, patata eta arrautz egosia moztu eta letxuga, azenarioak, patata eta arrautz bota genituen, azkenik olibak bota zuen Erizek eta jan aurretik bol zurioari olioa bota genion.


2019/06/07

6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 27
ENTSALADA
Gaur, gauza desberdin bat egin dugu, baratzera igo gara, entsalada egiteko ortuariak hartu ditugu: Uraza, azenarioak eta tipulina batzeko. Baina, entsalada egiteko ere beste osagai batzuk erosi ditugu: Tomatea, patatak, olibak eta arrautzak. 
Gero, Ikastolan daukagun sukalde txikira joan gara eta ekarritako osagaiak prestatu ditugu; patatak eta arrautzak egosi ditugu, bitartean, tomateak, uraza eta azenarioak zatitu ditugu eta gero, patatak eta arrautzak ere. 
Gero, ozpina eta olioa bota eta jantokira eraman dugu, eta jan egin dugu: ON EGIN!


Entsalada nola geratu den: