2019ko maiatzak 23
ENTSALADA GURE ORTUARIEKIN
Aste honetan Barelikos-en entsalada egin genuen.
Hasieran, gure ortura joan ginen eta behar genituen osagaiak bildu genituen. Gero, eskola sukaldera joan ginen, eta ohikoa den bezala Eriz-ek azalpen batzuk eman zizkigun entsalada gozo bat egiteko.
Lehenengo eta behin gauza guztiak oso ondo garbitu eta ordenatu behar direla, ze bestela entsaladan intsektu edo lurra egon ahal delako.
Entsalada egiteko osagaiak, letxuga, tipulina, azenarioak, tomateak, patatak, arrautzak, atun pixka bat eta azkenik olibak erabili ditugu.
Elikagai guztiak garbi ditugunean, letxuga, azenarioak, patatak, tomatea, tipulina eta arrautzak moztu behar ditugu.
Gero hori guztia bol-era bota ditugu baina era txukun batean.
Amaitzeko, atuna eta olibak bota ditugu, baina jan aurretik entsaladari zaporea emateko gatza, olioa eta ozpinaren nahastura bat bota diogu.
Jateko orduan dena jan genuen eta guztiei asko gustatu zitzaigun ze oso gozo zegoen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina