2019/06/17

6.C-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 24


Gaur ensalada bat egin dugu. Nire ustez oso gozoa atera zaigu. Hauek izan dira egin ditugun urratsak:

Lehenik eta behin, beti bezala, gure partzelak eta ondoko partzelak ureztatu ditugu.


Hemen ikusten duzue argazki bat batu ditugunen ortuariekin:



Lehenik eta behin, baratzera igo gara azenarioak, tipulina eta urazak batzera. Ondoren, sukaldera joan gara eta eta entsalada egiten hasi gara; taldeetan banatu gara, jantokian gertuen eseritzen garenekin, gero ez izateko beharra jantokitik mugitzeko gure taldearen lekura. 

Ondoren patatari eta arrautzari azala kendu dizkiegu. Azenarioak eta urazak zatitan moztu ditugu. 


 










Horren ondoren guztia bol batera bota dugu. Orduan tomatea jateko moduko zatitan moztu dugu eta hori bolera bota dugu ere. Horren ondoren hegaluzea eta olibak bota dizkiogu. 











Eta azkenik horrela gelditu zaigu:




Guztia bukatzerakoan joango ginela pentsatzen nuen, baina ez. Erizek esan duen bezala alineatu behar genuen, baina horretarako vinagreta egin behar genuen eta horretarako olioa eta ozpina nahastu ditugu. Esan digu gero bazkaltzera joateko orduan sukaldera joan behar ginela, hartu egindako entsalada eta bertan vinagreta bota behar geniola.

Eta hortik zuzenean jantokira eraman, baina pausu bat gelditzen zitzaigun...


                               JATEA!!!! (NIRE GUSTUKOENA😊😊)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina