2019/06/19

6.A-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 29

SUKALDEAN LAN EGITEN
Gaur Barelikosen lehenengo baratzera igo gara ortuariak ureztatzera eta gure letxuga, azneario eta tipulak batzera. Geroago sukaldera joan gara entsaladak prestatzera. Osagaiak hauek ziren: Letxuga, azenarioak, tipulinak, tomatea, arrautz eta patata egosiak, atuna eta olibak. 
Lehenengo osagaiak garbitu ditugu, gero letxuga, tipulinak eta tomatea zatitu ditugu eta bolean ipini ditugu. Gero arrautzak eta patatak zuritu eta biak moztu ditugu eta gero bolean ipini ditugu ere bai. Gero atuna eta olibak gehitu eta gero olioa, ozpina eta gatza bota eta azkenik jan dugu. Oso ona zegoen.





Egileak: Naia Fernandez de Larrea eta Uxue Fuldain

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina