2017(e)ko ekaina 6, asteartea

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko ekainak 5
ENTSALADA EGITEN 

Baratzera joan gara entsaladako osagai batzuk batzera eta partzelak ureztatzeko. Ondoren eskola-sukaldera jaitzi eta entsalada egiten hasi gara.


Osagaiak:

  • Olibak
  • Tomatea
  • Bonitoa eta hegaluzea
  • Patata egosiak
  • Uraza
  • Azenarioak
  • Arrautza egosiak
  • Tipulina
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ozpina

Prozedura:
  1. Baratzera igo eta gure uraza, tipulinak eta azenarioak batu.
  2. Sukaldera joan eta uraza, tipulinak eta azenariok urarekin ondo garbitu.
  3. Patata eta arrautzak egozten jarri 10-15 minutu arrautzak eta patatak beraien tamainaren arabera aiztoa barruan sartu eginda dauden ikusteko.
  4. Uraza hostoak zatitu eta bolean jarri.
  5. Patatak, arrautzak, tomatea eta tipulina moztu, bolera gehitu eta hauek gatzitu.
  6. Bonitoa eta olibak bota.
  7. Olioa eta ozpinaz binagreta prest utzi dugu azkenengo momentuan entsaladari gehitzeko.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina