2017(e)ko ekaina 6, asteartea

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 30a
GUK LANDATUTAKO ORTUARIEKIN ENTSALADA
Gaur baratzera igo gara gure ortuari batzuk batzera entsalada bat egiteko. Baratzetik, uraza, tipulina eta azenaorioak hartu ditugu. Gero sukaldera joan gara entsalada prestatzera.

OSAGAIAK:
  • Uraza
  • Tomatea
  • Arrautza
  • Patata
  • Azenaorioak
  • Tipulina
  • Bonitoa
  • Olibak
  • Olioa 
  • Gatza
  • Ozpina
PROZEDURA:

  1. Lehenik, baratzetik urazak, azenarioak eta tipulinak hartu.
  2. Gero, urazak, tomateak eta azenarioak garbitu. Eta uraza, tomatea, arrautza eta patata moztu eta bolean sartu.
  3. Ondoren, azenarioak eta tipulinak moztuta bolean sartu eta gatz apur bat bota. 
  4. Geroago, bonitoa eta olibak gehitu.
  5. Amaitzeko, jaterako orduan, ondo aliñatu ozpina eta olioarekin. 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina