GUK LANDATUTAKO ORTUARIEKIN ENTSALADA
Gaur baratzera igo gara, lehengo ureztontziak hartu ditugu eta gure landare batzuk ureztatu ditugu. Ondoren ortuari batzuk hartu ditugu entsalada gozo bat egiteko.
OSAGAIAK:
- Uraza.
- Arrautza.
- Patata.
- Tipulina.
- Olibak.
- Azenarioak.
- Bonitoa.
- Gatza.
- Tomatea.
- Ozpina.
- Olioa.
PROZEDURA:
- Lehenik, baratzera igo gara eta ortuari batzuk hartu ditugu.
- Ondoren, sukaldean barazki guztiak garbitu, moztu eta bolera sartu ditugu.
- Gero, dena prestatuta utzi dugu hozkailuan.
- Azkenik, jaterako orduan, ondo aliƱatu, ozpina eta olioa botaz, eta badago entsalada eginda!.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina